Liburuez gain, ideiak eta ekintzak

Atzo akuiluarekin etorri zitzaigun laguna eta arrazoi osoa du gainera. Ez genuke ideiak jasotzen hasteko gehiago itxaron behar eta martxan jartzeko ere zenbat eta azkarrago egin hobe.

Ea ba, has gaitezen proposatu ziren batzuk aipatuaz eta besteren batzuk bururatzen bazaizkizue, gehitu hemen erantzun moduan. Baita bakoitza garatzeko ideiak utzi nahiez gero esan:

  • Afari tematikoak
  • Biadia postalen lehiaketa
  • Bidaia kronika lehiaketa
  • Bidaia argazki lehiaketa
  • Bizikleta bidaia antolatzeko tailerra (bidaiarien aurkezpenak, gertuko bizikleta bidaia aukerak, bizikleta mekanika,….)
  • Bidaia dokumentazio tailerrak (argazkigintza, egunerokoa, bloga…)
  • Euskal Medizaletasunaren Historia

5 Comments

  1. Hitzaldiak eta emanaldiak, agian ziklo tematikotan antolatuta… Nik neure burua eskaintzen dut horrelako txapak emateko eta antolatzen laguntzeko.

    Like

  2. Milesker Ander, nik honakoa proposatuko nuke. Udan zehar Postal lehiaketa egitea. Epe muga jarri beharko da, eta esan genezake iraila bukaerararte jasotzen ditugun postal guztien artean zerbait zozketatuko dela. Saria Denda edo Jatetxeren batekin adostu genezake. Hau “ongoing” bat izan daiteke. Urte guztian zehar hiruilabetero biltzen direnen artean zerbait zozketatu adibidez.

    Bestalde, ziklo tematikoei dagokionez Antxon Iturrizarekin mendi historiaren ziklo bat erdi hitzemana dagoela dirudi.

    Haren ondoren Bidaia Dokumentazio ziklo bat proposatuko nuke. Ander: Idazle. Ibon: Argazkilari. Marrazkilariren baten kontaktua ere badut. Nik: blogak sortzen eta erabiltzen irakatsi nezake. Erreferentzia historiko eta klase praktikoak batu genitzake. Liburutegian bertan badira garai bateko bidaia kronika klasiko batzu.

    Era hontako zikloak segurasko astean behin egun finko batean izan beharko lukete, ez? Edo denbora laburragoan jarraian kontzentratuta?

    Gero negura begira, eskiarekin edo elurretan bidaiatzearekin zerikusia duen ziklo bat egin behar genuke. Espedizio latzen adibideak baditugu gertu, baina “asekibleagoak” ere bai. Vasaloppet ibilbidea txabolaz txabola egin daiteken moduan, beste antzeko batzuk ere izango dira. Gerturago ere bai segurasko. Fondo eta trabesiako eskiekin egin daitezken bidaiei buruz esperientziak eta aholku praktikoak jasotzeaz gain, elurretako lurralde hauetan bizi diren kulturen berri ikasteko aukera bat ere izan daiteke; nomadismoa, ehizaren garrantzia, ia urte erdia ilunpetan pasatzea,…

    Hori guztiaz gain, hitzegin dugun afari tematikoak hilean behin antolatzen baditugu, niri behintzat Abendurarte burua bete zait!

    Like

  3. Ni prest nago dakidan guztia erakusteko.
    Denborakin beharren araberako lana prestatu eta aurrera.

    Hori bai, proposamen berrien zai nago…
    Ze argazkilaritzaren inguruan maila erabat ezberdinak daude eta beharrak ere oso ezberdinak.

    Laster arte

    Like

  4. Zorionak ekintza bikain honengatik!! pena gertuago ez egotea bertan gehiago inplikatzeko… jarraituko zaituztegu gauden tokitik, hala tropikotik zein ipar polotik, hala ere bertan emango dituzuen hitzaldi, proiekzio, kurtso… skype eta gau egun dauden hainbat plataforma erabiliz agian kanpoan gauden bidaiariei ere ireki daitezke, ezta?? noiz edo noiz parte hartu izan dugu holako “bideo” emanaldietan… bidaiarien txokoa iñoz baino ohiartzun haundiagoarekin entzun dadin munduko edozein txokotatik… bidaiak eta euskara munduan zehar zabalduz!!

    Like

  5. Ideia bikaina iruditzen zait, hala Euskal Herrian egonik ere tolosara gerturatu ezin garenontzat… pena bat litzateke zuek egiten duzuen lana tolosako jendeari bakarrik mugatzea, eta e-plataformekin nik uste det zuen filosofia askea eta librea aberastu egingo lukeela. buelta batzuk ematea merezi duen ideia dudarik gabe

    Like

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

w

Connecting to %s