Hiru Pauso, Hiru Norabide (lehen pausoa)

Hiru Pauso Hiru NorabideEguna: Urtarrilaren 30a
Ordua: 20:00
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Hizkuntza: Euskaraz

Laburpena:
Denbora ez da alferrik pasatzen, otsailak 2an betetzen dira 15 urte “Hiru Pauso, Hiru Norabide” espedizioa abian jarri zenetik.

Lehen pausoan, Oslo – Nordkapp, sei lagunek hiru hilabete behar izan zituzten 2.000 kilometro eskiatzen egiteko.
Taldea Ane Miralles ordiziarra, Nerea Irazusta Hernanikoa, Ramon Olasagasti berrobiarra, Beñat Azurmendi Amasakoa eta Josu Iztueta eta Pablo Dendaluze tolosarrek osatu zuten.

Pablok han grabatutako irudiekin editatutako bideoa eskeiniko da asteazken honetan Bidaiarien Txokoan. Dokumentalari ahotsa Aitor Elduainek jarri zion eta ETBk emititu zuen egindako urte berean.

Bigarren pausoa piraguazkoa, Oslo – Helsinki 1500 km arraunean izan zen (1998ko udazkenean, lau lagun) eta hirugarrena, Oslo – Nordkapp, bizikletaz 3.500 km (1999ko udaberrian, sei lagun).

Eskandinaviako paraje berdintsuetan, urte sasoi desberdinetan bizi izandako esperientziak ikusteko aukera izango da errotan. 50 minutuko dokumentala ikusi eta gero tertulia espediziokideekin.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

w

Connecting to %s