Tandem bizikletan Estatu Batuak zeharkatuz

Eguna: 2018ko urtarrilaren 17a
Ordua: 20:00
Hizkuntza: Euskaraz
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa

70 egunetan, 2017ko ekainaren 23tik abuztuaren 30era, kostarik kosta zeharkatu zituzten Ameriketako Estatu Batuak. Portlanden hasi eta Oregon, Idaho, Montana, Wyoming, Colorado, Kansas, Missouri, Illinois, Indiana, Ohio, West Virginia, Pensilvania eta Maryland igaro ondoren, Washington DCtik gertu amaitu zuten.